Gipuzkoan web orrialdeen diseinuan espezializatutako enpresa gara. 14 urtetik gorako esperientzia dugu web orrialdeak neurrira garatzen. Gure bezero ugariek bermatzen dute Shareweb enpresaren ibilbidea. Bakoitzaren neurri eta beharretara egokitutako web orrialdeak diseinatu dizkiegu bezero horiei guztiei eta, modu horretara, Interneten beren negozioa sendotzen lagundu diegu.
SPRIk (Eusko Jaurlaritza) gomendatutako enpresa gara web orrialdeen eta bestelako web aplikazioen garapenerako.
Web orrialde korporatiboa enpresa jakin baten bisita-txartel zabaldua da, aukera mugagabeak eskaintzen dituena.
Web orrialdearen beraren barnean aplikazioak sortzeko aukera ematen dutenak dira webgune dinamikoak. Nabigatzaileekin elkarreragin handiagoa izateko aukera ematen dute.
Enpresaren beharrak, helburuak eta ideiak Interneten txertatzea eta ezartzea, horretan datza web aplikazioen diseinua eta garapena, eta horretarako, proiektua zer-nolakoa den, teknologia aproposenak erabiltzen dira.
Interneteko sustapen-kanpainen edo online narketinaren helburua da enpresak hasiera batean finkatutako helburuak lortzea: bezero berriak erakartzea, produktua saltzea eta informazio-eskaerak edo aurrekontu-eskaerak lortzea.
Merkataritza elektronikoaren edo e-commerce deritzonaren funtsa da bitarteko elektronikoen bidez produktuak edo zerbitzuak salerostea.
Gure ahalegina da web orrialde argiak eta irisgarriak diseinatzea: elkarreragileak, ulertzeko errazak, argiak eta seguruak, eta horrekin batera, pertsonak erraz iristeko modukoak, edozein dela ere erabiltzaileen hardwarea, softwarea, sare-azpiegitura, hizkuntza, kultura, kokapen geografikoa, gaitasuna edo urritasuna.
Bilatzaileetan posizionamendua lortzea edo bilaketarako motorrak optimizatzea prozesu bat da, eta prozesu horren helburua da bilatzaileen emaitza organikoetan webgune jakin baten ikusgarritasuna hobetzea.
Oso garrantzitsua da Interneten marka bezela ezagutaraztea. Dominio izen bakar eta bereizgarri bat izateak, beste enpresen aurrean lehiakorragoa izatea ahalbidetzen bai du. Gu, zure marka mantentzeaz eta errejistratzeaz arduratzen gara (adibidez: zureenpresaizena.eus) eta dagokion web ostatu eta posta elektroniko zerbitzuen mantenuaz ere arduratuko gara.
Zure webgunearen ostatua non kokatzen den ere oso garrantzitsua da, zeren web orrialdea modu egokian eta abiadura azkarrean ibiltzea ahalbidetzen du. Guk web ostatu moderno eta euskarri teknikoa eskeintzen dugu, zure webgunea une oro online egon dadin.
Baita ere posta elektroniko zerbitzu fidagarri eta potentea duzu eskura, web bidezko kontsultak, mugikorrean posta elektronikoaren konfigurazioa,... egin daitekeelarik. Web ostatuan bezela, posta elektronikoan ere, euskarri teknikoa ere eskeintzen dizugu, momentu oro online egon zaitezen eta mezurik galdu ez dezazun.
Instalazioa eta konfigurazioa VPS eta zerbitzari dedikatuetan eta hauen monotorizazioa.
Web orrien lekualdaketa, dominio eta posta elektronikoen kudeaketa, web ostatu eta zerbitzarien kontratazioa aholkularitza...
Zure webgunea eta posta elektronikoa babesten dugu informazio galeren aurrean, segurtasun kopiak gailu eta euskarri desberdinetan eginez.