Webgune korporatiboa

Zure negozioak edo enpresak eskaintzen dituen produktuak edo zerbitzuak zehaztasun handiagoz erakusteko orrialdeak dira webgune korporatiboak. Horixe da, hain zuzen, web orrialde korporatiboen eginkizun nagusia: bisitariei zure zerbitzu guztiei buruzko ahalik eta informazio zabalena eskaintzea.

Hauek dira orrialde korporatiboen atal nagusiak: harrerako orrialdea, eskainitako zerbitzu bakoitzaren atal bat eta kokapena eta harremanetarako modua eskaintzeko sekzioa. Zerbitzuen atalak kategoriaka bildu eta antola daitezke, beharrezkoa bada. Bisitariei enpresa edo negozioa non dagoen azaltzeko eta harremanetarako bidea zein den jakinarazteko, datu-orri bat egokitzen da, bezeroek erraz betetzeko modukoa, baita Google Mapsen oinarritutako mapa elkarreragile bat ere, bezeroek nahieran mugitu eta handitu dezaten.

Badira zure web orrialde korporatibora molda daitezkeen beste zenbait zerbitzu osagarri ere, hala nola albisteen atal bat, bisitariei azken berrikuntzen berri emateko, eta dokumentuak deskargatzeko atal bat, besteak beste.

Bestalde, zure web orrialdea sustatzeko zerbitzuak ere eskura ditzakezu, lehendik bezero direnek ez ezik bezero berriek ere webgunea bisitatzen dutela ziurtatzeko.


Zerbitzu gehiago irakurri »

web zerbitzuak

  • Orrialde korporatiboak

    Web orrialde korporatiboa enpresa jakin baten bisita-txartel zabaldua da, aukera mugagabeak eskaintzen dituena.
  • Web garapen dinamikoak

    Web orrialdearen beraren barnean aplikazioak sortzeko aukera ematen dutenak dira webgune dinamikoak. Nabigatzaileekin elkarreragin handiagoa izateko aukera ematen dute webgune dinamiko horiek.
  • Aplikazioen garapena

    Enpresaren beharrak, helburuak eta ideiak Interneten txertatzea eta ezartzea, horretan datza web-aplikazioen diseinua eta garapena, eta horretarako proiektuaren arabera teknologia aproposenak erabiltzen dira.
  • Online marketina

    Internetera jotzen duten erabiltzaile jakin eta hautatu batzuei produktuak eta zerbitzuak saltzeko sistema da online marketina.
  • Merkataritza elektronikoa – Online dendak

    Merkataritza elektronikoaren edo e-commerce deritzonaren funtsa da bitarteko elektronikoen bidez produktu edo zerbitzuak salerostea.
  • Erabilgarritasuna eta irisgarritasuna

    Gure ahalegina da web orrialde argiak eta irisgarriak diseinatzea: elkarreragileak, ulertzeko errazak, argiak eta seguruak, eta horrekin batera, pertsonak erraz iristeko modukoak, edozein dela ere erabiltzaileen hardwarea, softwarea, sare-azpiegitura, hizkuntza, kultura, kokapen geografikoa, gaitasuna edo urritasuna (ikusmenekoa, entzumenekoa, motorra edo kognitiboa).
  • Posizionamendua bilatzaileetan

    Bilatzaileetan posizionamendua lortzea edo bilaketarako motorrak optimizatzea prozesu bat da, bilatzaileen emaitza organikoetan webgune jakin baten ikusgarritasuna hobetzeko.
  • ...

zihurtatu

  • Zerbitzu pertsonalizatua eta hurbila
  • Profesionaltasuna
  • Kontzeptu interesgarriak
  • Berrikuntza
  • Funtzionaltasuna
  • Malgutasuna
  • Bermea

kontaktua

eta zerbitzu gehiago... Jar zaitez gurekin harremanetan inungo konpromezurik gabe eta kontaiguzu...