Enpresaren beharrak, helburuak eta ideiak Interneten txertatzea eta ezartzea, horretan datza web aplikazioen diseinua eta garapena, eta horretarako, zure proiektuaren arabera teknologia aproposenak erabiltzen ditugu.
Webgune jakin batera I. Explorer, Firefox, Safari edo antzeko nabigatzaileen bidez iristen diren Interneteko erabiltzaileei hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiete web aplikazioek; hain zuzen, Interneteko beste helbide batera bideratzen dituzte, bila dabiltzan zerbitzuak eskura ditzaten.
Web aplikazioak bi eratakoak izan daitezke: publikoak eta mugatuak. Publikoak zabalik daude erabiltzaile guztientzat; publikoak dira, esaterako, denda birtualak, Internetako atariak, etab. Sarbide mugatukoak, berriz, izan daitezke enpresaren barneko gestioak hobetzeko intranetak, besteak beste, langileen orduak zenbatzeko, proiektuak eta eginbeharrak kudeatzeko, presentzia kontrolatzeko, dokumentuak kudeatzeko… Eta izan daitezke extranetak, banatzaile, bezero, hornitzaile, komertzial eta kanpoko laguntzaileekiko zerbitzua handitzeko eta hobetzeko.