Erabilgarritasuna eta Irisgarritasuna

Web orrialdeei buruz hitz egiterakoan, ondo landutako oinarri teknikoa eta diseinu erakargarria izateaz gain, beste parametro batzuk ere hartu behar dira kontuan, horien bidez orrialdea erabiltzea eta bertan nabigatzea erraza izan dadin, eta bisitatzen duten pertsonek inolako eragozpenik izan ez dezaten.

Webguneei buruz ari garela, aipatutako erabilgarritasunaren helburua da orrialdeen diseinua, egitura eta banaketa modu jakin batean antolatzea, informazio garrantzitsua, erabiltzaileek ustez bilatzen dutena eta guk eman nahi dieguna, aurkitzeko erraza izan dadin. Gure webgunera edo denda elektronikora jotzen duten pertsonek ez badute bilatzen dutena erraz aurkitzen, etsi egin ohi dute, eta horrek esan nahi du bezero potentzial horiek galtzen ari garela, ez gure produktua txarra delako, modu egokian aurkeztu ez diogulako baizik.

Irisgarritasunak esan nahi du edonork izan behar duela aukera gure webgunea kontsultatzeko, erabiltzen duen nabigatzailea, hitz egiten duen hizkuntza, etxean duen konexio-mota edo gaitasun fisikoa edozein dela ere, adibide batzuk jartzearren. Aukera badugu gure produktua atzerrian saltzeko baina gure web orrialdeak ez badu informazioa beste hizkuntzetan eskaintzen, oztopo bat jartzen ari gara merkatu horietako balizko bezeroei. Gure atariaren diseinuak ez badu ondo funtzionatzen zenbait nabigatzailetan edo gailu mugikorretan, zailtasunak jartzen ari gara bezero potentzialei gure produktu edo zerbitzuetara iristeko.


Zerbitzu gehiago irakurri »
Irisgarritasun maila azterketa adibidea

web zerbitzuak

  • Orrialde korporatiboak

    Web orrialde korporatiboa enpresa jakin baten bisita-txartel zabaldua da, aukera mugagabeak eskaintzen dituena.
  • Web garapen dinamikoak

    Web orrialdearen beraren barnean aplikazioak sortzeko aukera ematen dutenak dira webgune dinamikoak. Nabigatzaileekin elkarreragin handiagoa izateko aukera ematen dute webgune dinamiko horiek.
  • Aplikazioen garapena

    Enpresaren beharrak, helburuak eta ideiak Interneten txertatzea eta ezartzea, horretan datza web-aplikazioen diseinua eta garapena, eta horretarako proiektuaren arabera teknologia aproposenak erabiltzen dira.
  • Online marketina

    Internetera jotzen duten erabiltzaile jakin eta hautatu batzuei produktuak eta zerbitzuak saltzeko sistema da online marketina.
  • Merkataritza elektronikoa – Online dendak

    Merkataritza elektronikoaren edo e-commerce deritzonaren funtsa da bitarteko elektronikoen bidez produktu edo zerbitzuak salerostea.
  • Erabilgarritasuna eta irisgarritasuna

    Gure ahalegina da web orrialde argiak eta irisgarriak diseinatzea: elkarreragileak, ulertzeko errazak, argiak eta seguruak, eta horrekin batera, pertsonak erraz iristeko modukoak, edozein dela ere erabiltzaileen hardwarea, softwarea, sare-azpiegitura, hizkuntza, kultura, kokapen geografikoa, gaitasuna edo urritasuna (ikusmenekoa, entzumenekoa, motorra edo kognitiboa).
  • Posizionamendua bilatzaileetan

    Bilatzaileetan posizionamendua lortzea edo bilaketarako motorrak optimizatzea prozesu bat da, bilatzaileen emaitza organikoetan webgune jakin baten ikusgarritasuna hobetzeko.
  • ...

zihurtatu

  • Zerbitzu pertsonalizatua eta hurbila
  • Profesionaltasuna
  • Kontzeptu interesgarriak
  • Berrikuntza
  • Funtzionaltasuna
  • Malgutasuna
  • Bermea

kontaktua

eta zerbitzu gehiago... Jar zaitez gurekin harremanetan inungo konpromezurik gabe eta kontaiguzu...