Pribatutasun-Politika

Enpresaren datuak


Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatzen den informatzeko betebeharra betez, ondoren enpresaren datu identifikatzaileak adierazten dira:

  • Sozietatearen izena: OSKAR GESTEIRA BASAÑEZ , hemendik aurrera SHAREWEB.
  • Izen komertziala: SHAREWEB
  • I.F.K.: 72490585J
  • Egoitza soziala: C/ Paper 1 Paper Eskolako eraikina. 3, 20400 Tolosa (Gipuzkoa).
  • Telefonoa: 943.11.73.11
  • Posta elektronikoa: sue.bewerahs@ofni

Izaera pertsonaleko datu-babesa. SHAREWEB-en Pribatutasun-Politika

  • Webgunera sartzen den erabiltzailea, une bakoitzean indarrean dagoen Pribatutasun-Politikak agintzen duenaren baitan egongo da, aipaturiko testua ikuskatzea beharrezkoa izanik berarekiko adostasuna konprobatzeko.
  • Erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalei SHAREWEBen ardurapean dagoen fitxategi batean emango zaie tratamendua, hurrengo xedeak izanik:
    • Egiten zaizkigun eskaerei erantzun.
    • SHAREWEBen produktu eta zerbitzuen inguruko informazioa eman, hauekin erlazionaturiko merkataritza-komunikazioak, bai posta elektronikoz bai baliokide den beste edozein komunikabide erabiliz (SMSak bezala).

  • SHAREWEB-ek, Paper 1 kalean, Paper Eskolako eraikina. 3, 20400 Tolosa (Gipuzkoa)-n helbide soziala duena eta Fitxategiaren Arduradun gisa, izaera pertsonaleko informazioaren konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromezua hartzen du. Halaber, eragindako pertsonak ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubide zilegiak gauzatu ahal izango ditu, aipaturiko helbidera idazki bat bidaliz.

Bestelakoak


A-Cookiak

Zure ordenagailuaren inguruko informazioa bil dezakegu, IParen helbidea, sistema eragilea eta nabigatzaile mota barne, sistemaren administrazioa burutzeko. Gure webgunetik zehar nola nabigatzen den jasotzen duten datu estatistikoak direlarik.

Arrazoi berarengatik, zure Interneten erabilera orokorraren inguruko informazioa jaso dezakegu, zure ordenagailuaren disko gogorrean gordetzen den cooki artxibo baten bidez. Cookiek zure ordenagailuko disko gogorrera barreiatzen den informazioa daukate.

Cookiek gure webgunea hobetzen laguntzen digute; baita zerbitzu hobe eta pertsonalizatuago bat ematen ere. Zehazki, ahalbidetzen duena:

  • Erabilera patroi eta kopuruen estimazioa egitea.
  • Zure nabigazio lehentasunen inguruko informazioa gorde eta gure webgunea pertsonalizatu, zure lehentasun pertsonalekin bat eginez.
  • Zure bilaketak azkartu.
  • Gure webgunera berriz sartzen zarenean zeu zarela igartzea.

Cookiei uko egin diezaiekezu zure nabigaitzean beharrezko doikuntzak eginez. Edonola ere, cookiei uko egiteko konfigurazioa aukeratzen baduzu, agian Webguneko zenbait eremuetan sartzea edota gure zerbitzuren batetaz baliatzea ezinezkoa izango zaizu. Zure nabigatzailearen konfigurazioan cookiei uko egiteko doikuntzak burutu ez badituzu, gure sistemak cookiak sortuko ditu gure Webgunera konektatzen zarenean.


B-SHAREWEB ek aldez aurretik ohartu gabe, bere Webgunean gordetako informazioa alda dezake, baita bere konfigurazioa eta aurkezpena ere.


C-SHAREWEB ek ENGAINAGARRIA DEN PUBLIZITATERIK EZ EGITEKO konpromezua hartzen du. Era honetan, ez dute aurreko kontsideraziorik edukiko Webgunearen atal desberdinetako edukietan zehar aurki litezkeen akats formal edota zenbakizkoak, zeinak osatugabeko mantenimendu edota eguneratze lanen ondorioz eraginak izan diren. Atal honetan adierazitakoaren baitan, SHAREWEBek akats horien berri duen bezain laister horiek zuzentzeko konpromezua hartzen du.


D-SHAREWEB ek BERARIAZ IDENTIFIKATU GABEKO KOMUNIKAZIO KOMERTZIALIK EZ BIDALTZEKO konpromezua hartzen du, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea jarraituz. Aipatutakoa aintzat harturik, ez da komunikazio komertzialtzat hartuko SHAREWEBek BEZEROEI bidaltzen dien informazio oro, beti ere bezero eta SHAREWEBen arteko kontratuzko harremana mantentzeko helburua baldin badu, edota ezagutarazpen, formakuntza eta bezeroak kontrataturiko zerbitzuaren prestakuntzarako badira.


E-SHAREWEB ek ez du bere gain hartuko, erabiltzaileak Webgunera sartzean edota bertan jasotako informazioaren erabileran burutu ditzakeen aplikagarriak diren arau- betebeharren hausturen inongo erantzukizunik.


F-SHAREWEB ek ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko, hirugarren batzuei eragindako edo eragin litezkeen kalte eta hondamenei buruz, edozein izaera dutelarik eta bai edukien erabileragatik, bai Webgunean jasotako edukietatik edota dituen programetatik eratorriak izanik ere. Erabiltzeari Webgunearen bidez hirugarren batzuek eskainitako ondasun eta zerbitzu eskaintzetara bideratzen dizkioten loturak (linkak) eta hiperestekak, ez daude SHAREWEBen jabetzaren barne, ezta inolaz ere bere kontrolpean. SHAREWEB ez da bertan agertzen den informazioaz arduradun egiten, ezta informazio horretatik eratorritako ondorioez ere.


G-SHAREWEB ek ez du bere gain inolako ardurarik hartuko, hirugarren batzuek egin dezaketen marka deitura, produktuen deitura eta marka komertzialen erabileraren inguruan, zeintzuek egungo Webgunean agertzen diren entitatearen jabetzaren barne ez egon arren. Era berean, ez du inolako ardurarik hartuko egungo Webguneko esteken bidez bideratzen diren webguneetako edukien zintzotasunaz, osotasunaz, egiazkotasunaz eta zilegitasunaz ere.


H.- Azken finean, Erabiltzailea bera da arduradun bakarra egungo Webgunean jasotako zerbitzu, eduki, lotura (linkak) eta hipertesteken inguruan egiten duen erabileraz.


Jabetza Intelektuala


Iturri-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, bizitasunak, softwarea, testuak, baita ere informazioa eta webguneak jasotzen dituen edukiak Espainiako legeriak babesten ditu jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen baitan SHAREWEB-en alde.

Ez da baimentzen webgunearen erreprodukzio nahiz argitalpen erabatekorik edota partzialik, ezta bere tratamendu informatiko, banaketa, difusio edota aldaketarik, transformazio nahiz deskonpilaziorik, edota legalki bere titularrari aitortutako gainerako eskubiderik ere, aurretik SHAREWEBek emandako idatzizko baimenik gabe.

Erabiltzaileak, webgune honetan agertzen den materiala bere erabilera pertsonal eta pribaturako erabil dezake bakar eta soilik, bere erabilera merkataritza-helburuekin nahiz legez kontrako jardueretan aritzeko debekatuta geratuz.

Jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak SHAREWEB-ek espresuki gordeta ditu.

SHAREWEB-ek aurreko baldintzen betetzea eta bere webgunean aurkeztutako edukien erabilera egokia zainduko du. Eskubide hauen ez betetze edo arau-haustearen kasuan, dagozkion akzio zibil eta penal guztiak jarriko ditu martxan.

web zerbitzuak

  • Orrialde korporatiboak

    Web orrialde korporatiboa enpresa jakin baten bisita-txartel zabaldua da, aukera mugagabeak eskaintzen dituena.
  • Web garapen dinamikoak

    Web orrialdearen beraren barnean aplikazioak sortzeko aukera ematen dutenak dira webgune dinamikoak. Nabigatzaileekin elkarreragin handiagoa izateko aukera ematen dute webgune dinamiko horiek.
  • Aplikazioen garapena

    Enpresaren beharrak, helburuak eta ideiak Interneten txertatzea eta ezartzea, horretan datza web-aplikazioen diseinua eta garapena, eta horretarako proiektuaren arabera teknologia aproposenak erabiltzen dira.
  • Online marketina

    Internetera jotzen duten erabiltzaile jakin eta hautatu batzuei produktuak eta zerbitzuak saltzeko sistema da online marketina.
  • Merkataritza elektronikoa – Online dendak

    Merkataritza elektronikoaren edo e-commerce deritzonaren funtsa da bitarteko elektronikoen bidez produktu edo zerbitzuak salerostea.
  • Erabilgarritasuna eta irisgarritasuna

    Gure ahalegina da web orrialde argiak eta irisgarriak diseinatzea: elkarreragileak, ulertzeko errazak, argiak eta seguruak, eta horrekin batera, pertsonak erraz iristeko modukoak, edozein dela ere erabiltzaileen hardwarea, softwarea, sare-azpiegitura, hizkuntza, kultura, kokapen geografikoa, gaitasuna edo urritasuna (ikusmenekoa, entzumenekoa, motorra edo kognitiboa).
  • Posizionamendua bilatzaileetan

    Bilatzaileetan posizionamendua lortzea edo bilaketarako motorrak optimizatzea prozesu bat da, bilatzaileen emaitza organikoetan webgune jakin baten ikusgarritasuna hobetzeko.
  • ...

zihurtatu

  • Zerbitzu pertsonalizatua eta hurbila
  • Profesionaltasuna
  • Kontzeptu interesgarriak
  • Berrikuntza
  • Funtzionaltasuna
  • Malgutasuna
  • Bermea

kontaktua

eta zerbitzu gehiago... Jar zaitez gurekin harremanetan inungo konpromezurik gabe eta kontaiguzu...