Web posizionamendurako kanpainak (SEO eta SEM)

Nahiz eta zuk ez jakin, jende asko zure bila dabil. Nahiko zenuke zure bezero izan daitezkeen horiek zu bilatzea?

Bilatzaileetan ondo kokatuta egotea ez da zure enpresaren izena sartzen duzunean zerrendan aurrena agertzea; ondo kokatuta egotea da zure sektoreko enpresen artean bilaketa egitean lehiakideen aurretik agertzea.

Hazi zure negozioa webgunerako bisitak eta trafiko kualifikatua handituz, eta bilatzaileetan lehen lekuetan posizionatuz.


Web posizionamendua (SEO)

Berezko web posizionamendua

Interneten zure enpresaren presentzia optimizatuz Googleko berezko posizionamendua hobetzea lortzen dugu. Googleko bilaketen emaitzetan lehen lekuetan egotea garrantzitsua da zure webguneak bisita gehiago izateko, eta horrenbestez, negozio-aukerak areagotzeko eta zure markaren irudia hobetzeko.

Prozesua epe ertainera eta luzera da, eta 3 eta 6 hilabete arteko denbora behar da gauzatzeko.

Web sustapena (SEM)

Publizitatea Interneten, Klik bidezko ordainketa kanpainak…

Klik bidezko ordainketa (PPC) sistemaren bidez, azterketa bat eginda eta bilatzaileetan zenbait “keyword” edo hitz gako kontratatuta, zure web orrialdea berehalakoan lehen lekuetan agertuko da bilatzaileetan.

Horretarako, Google Adwors kanpainak eta antzeko beste sistema batzuk sortzen eta kudeatzen ditugu, lehen minututik Interneten presentzia izateko eta zure negozioa bilatzaileen emaitzetan aurre-aurrean agertzeko.


Web-posizionamendurako kanpainak

web zerbitzuak

  • Orrialde korporatiboak

    Web orrialde korporatiboa enpresa jakin baten bisita-txartel zabaldua da, aukera mugagabeak eskaintzen dituena.
  • Web garapen dinamikoak

    Web orrialdearen beraren barnean aplikazioak sortzeko aukera ematen dutenak dira webgune dinamikoak. Nabigatzaileekin elkarreragin handiagoa izateko aukera ematen dute webgune dinamiko horiek.
  • Aplikazioen garapena

    Enpresaren beharrak, helburuak eta ideiak Interneten txertatzea eta ezartzea, horretan datza web-aplikazioen diseinua eta garapena, eta horretarako proiektuaren arabera teknologia aproposenak erabiltzen dira.
  • Online marketina

    Internetera jotzen duten erabiltzaile jakin eta hautatu batzuei produktuak eta zerbitzuak saltzeko sistema da online marketina.
  • Merkataritza elektronikoa – Online dendak

    Merkataritza elektronikoaren edo e-commerce deritzonaren funtsa da bitarteko elektronikoen bidez produktu edo zerbitzuak salerostea.
  • Erabilgarritasuna eta irisgarritasuna

    Gure ahalegina da web orrialde argiak eta irisgarriak diseinatzea: elkarreragileak, ulertzeko errazak, argiak eta seguruak, eta horrekin batera, pertsonak erraz iristeko modukoak, edozein dela ere erabiltzaileen hardwarea, softwarea, sare-azpiegitura, hizkuntza, kultura, kokapen geografikoa, gaitasuna edo urritasuna (ikusmenekoa, entzumenekoa, motorra edo kognitiboa).
  • Posizionamendua bilatzaileetan

    Bilatzaileetan posizionamendua lortzea edo bilaketarako motorrak optimizatzea prozesu bat da, bilatzaileen emaitza organikoetan webgune jakin baten ikusgarritasuna hobetzeko.
  • ...

zihurtatu

  • Zerbitzu pertsonalizatua eta hurbila
  • Profesionaltasuna
  • Kontzeptu interesgarriak
  • Berrikuntza
  • Funtzionaltasuna
  • Malgutasuna
  • Bermea

kontaktua

eta zerbitzu gehiago... Jar zaitez gurekin harremanetan inungo konpromezurik gabe eta kontaiguzu...