Tolosaldea Digitala, Tolosaldea Garatzenek antolatu zituen dinamika eta tailer desberdinetatik eskualdeko enpresek sustatutako ekimena da.
Plataforma honen bitartez, eskualdeko 28 udalerrietako 600 enpresa baino gehiagoren informazioa eskuragarri dago.
Shareweb eta Tolosaldea Garatzen elkarlanean, Tolosaldeako enpresen-gida digitaletik haratago, enpresek euren artean harremanetan jartzeko aukera erraztea izan dugu helburu; sinergiak, kolaborazioak, e.a. enpresen artean erreztuaz.
Sortu dugun azken web proiektua, duela 30 urte Alegian, Gipuzkoan, sortutako kaldereriko tailer bat da Burni.
Webgunearen sorrerarekin, Burni Galdaragintzak Interneten presentzia digitala izatea izan da helburu, bertan, galdaragintzak eskaintzen dituzten zerbitzuak azpimarratu direlarik besteak beste punta-puntako teknologi eta programazio lengoaiak erabiliz eta bide batez galdaragintza enpresaren irudia egungo garaietara egokituz.