Udalaren eta herritarren arteko komunikazio-tresna eraginkorra. Herritarren partaidetza sustatzera bideratutako sare soziala. Udalen partaidetza prozesuak sustatzeko erreminta, non herritarrak dauden tokian daudelarik eta edozein gailuetatik (tablet, smartphone, e.a) dagokion herriko udalari proposamen, informazio-eskaerak edo kexa... ekarpenak egin eta ekarpenen erantzuna jasotzeko aukera ematen den. Herritarrak ekarpenen adostasuna adierazi, iruzkinak egin, eztabaidatu edo partekatzeko aukera ere izango dute besteak beste.
Eskuineko irudian ikus daitekeen bezela, partaidetza arloak edota ekarpen gaiak mota desberdinetakoak izan daitezke:
Hirigintza, mugikortasuna, ingurumena, irisgarritasuna, puntu beltzak, jarduera ekonomikoen sustapena, gizarte politika, berdintasun politikak, herritarren partaidetza, euskararen sustapena, aniztasuna, giza eskubideen eta oroimen historikoaren sustapena, kultura, kirola, gazteria, garapenerako lankidetza eta bestelakoak hain zuzen ere.
Lehenengo bost arloak mapan txertatzeko aukera ematen da, geolokalizazio teknologiaren bitartez, teknologi honek, ekarpena egin den erabiltzailearen toki zehatza identifikatzen du eta beste arloak formulario bidez egiteko aukera ematen da oso modu errazean.
Herritarrak ekarpena egin ostean, Sharetu-k jasotzen du ekarpena eta dagokion udalera bideratzeaz arduratuko da, eta bertan udal teknikariek aztertu ondoren, herritarrari erantzun bat emango dio.
Udal bakoitzak bere kudeatzailea du, ondorengo aukerak dituztelarik:
Ekarpenak: herritarrek egiten dituzten ekarpenen kudeaketa atala. Bertatik egingo da ekarpen egilearekin komunikazioa, SMS formatuan jasoko duelarik erantzuna.
Jakinarazpenak: partaidetza-prozesu osoan zehar jakinarazpenak eta informazio-oharrak helarazteko aukera.
Arduradun-Arloen kudeaketa: udalak arlo bakoitzeko arduradun desberdinak izendatu ditzazke, ekarpenen kudeaketarako lan-taldea kudeatuz.
Udalaren zerbitzura mugikor zenbaki birtual bat ezarriko da herritarrei SMS bidez, erantzuna eman eta jaso ahal izateko.
Momentuko txostenak. Herrian izan diren ekarpen eta erabiltzaileen nondik norakoak (aldagai ezberdinen arabera) ateratzeko aukera, emaitzak, ondorioak eta estatistikak. Beheko irudiak adibide.