Proiektuaren sorreratik oso argi genuen zeintzuk izan behar zuten gunearen ardatz nagusiak: Herritar nahiz atzerritarrek Orendain herriari buruz informatuak egotea, tramiteak online kudeatzeko aukera, herritarren partaidetza eta gardentasuna sustatzea. Hasieratik amaieraraino Orendaingo Udalak tinko mantendu ditu ardatz hauek eta proiektuaren bilakaera egokia izan da denboran zehar.
Webgunean ere Etxeko Produktutzat izendatzen ditugun erremintek ere bere txokoa izango dute, herritarrek elkarren artean s(h)aretzea eta herriko partaidetza sustatzea ahalbidetuko duelarik.