Durangoko Azokan izango gara Sharetu sare soziala aurkezten


Lehenik eta behin eskerrik beroenak Gorka Julio eta Maite Goñiri, Sharetu sare soziala euskal gizarteari aurkezteko aukera luzatzeagatik. 

Igande honetan, abenduak 7, Shareweb, Sharetu sare soziala aurkezten egongo da 49.Durangoko Azokako kabi@ gunean, teknologia eta eduki libreen gunean hain zuzen ere .

Proiektu berriak, sormenak, erakusketak, eztabaidak, e.a. ekimen ikusteko aukera izango da ere gune honetan, beraz Sharewebetik bertatara gerturatzeko gonbitea luzatzen dizuegu, etxeko produktua dugun Sharetu sare sozialaz gain aukera zabala izango bai da ikusgai.

Hona hemen aurreko urteko Durangoko Azokako kabi@ guneko auzkezpen bideo bat: