Teknologia elektronikoen bidez salerosketak egiteko bitartekoei esaten zaie merkataritza elektronikoa. Negozioak egiteko beste molde eta bide batzuk ekarri ditu merkataritza elektronikoaren erabilerak.
Merkataritza elektronikoari esker, denda birtualen bidez jar ditzakegu salgai gure produktuak eta zerbitzuak. Webgune mota horien bidez erabiltzaileek aukera dute gure produktuen katalogoan nabigatzeko eta produktu horiek erosteko. Jakina, Sharewebek programazio eta segurtasun arloko azken teknologiak jartzen dizkizu eskura, zure dendak indarrean diren lege guztiak (Informazio Gizarteko Zerbitzuei buruzko Legea, Datu Pertsonalak Babesteko Legea, etab.) bete ditzan eta bezeroei ahalik eta kalitate handiena eman diezaien.
Merkataritza elektronikoak, ordea, denda birtual izateaz gain, B2B (business to business) irtenbideak ere barnebiltzen ditu, hau da, enpresatik enpresarakoak. Merkataritza elektronikoko plataforma horiek aukera ematen digute hornitzaileekin eta bezeroekin Internet bidez transakzioak egiteko, segurtasun, eraginkortasun eta abiadura handienarekin, gainera.
Jakin Internetek zer egin dezakeen zure enpresaren alde.