Interneteko sustapen-kanpainen edo online marketinaren helburua da enpresentzako hasiera batean finkatutako helburuak lortzea: bezero berriak erakartzea, produktua saltzea eta informazio-eskaerak edo aurrekontu-eskaerak lortzea.
Posizionamendu hori lortzeko, optimizatu egiten dira web orrialdeak eta zenbait teknika aplikatzen dira zure web orrialdea bilatzaileetan lehen lekuetan ager dadin erabiltzaileek bilaketa jakin bat egiten dutenean.
Online marketineko helburuak gizarte-sareekin (Facebook, Twitter…) eta beste askorekin konbinatzen ditu hedabide sozialen marketinak.
Webguneko erabiltzaileen nabigazio-datuak biltzeko eta aztertzeko jardunak eta teknologiak biltzen ditu web-analisiak. Gure webgunean zer gertatzen den hobeto jakitea da helburua, eta jakintza hori gure negozioa hobetzeko baliatzea.
Interneteko bilatzaileetan iragarkiak eta marketina argitaratzeko teknikak dira. Erabiltzaileek horien gainean klik egiten duten bakoitzeko fakturatzen dira iragarkiak.
Gailu mugikorren bidez eginiko marketin-ekimenak diseinatzea, ezartzea eta gauzatzea da jarduera horren xedea eta funtsa.
Zure enpresa sustatzeko, ekitaldi jakin baten berri emateko edo nahi duzun mezua e-mail bidez Interneteko milaka erabiltzaileri helarazteko komunikazio-zerbitzua da Emailinga edo e-mail bidezko marketina.